Istripua

Madril eta Bilbo arteko ibilbidea egiten ari zen turismo-hegazkin baten baliza bat aurkitu dute Orduñan

Madril eta Bilbo arteko ibilbidea egiten ari zen turismo-hegazkin baten baliza aurkitu du gaur arratsaldean Espainiako Armadak Orduñako mendietan. Turismo-hegazkina gaur eguerdian abiatu da Madriletik eta hirurak hamar gutxira aldera espero zen Bilbora iritsiko zela. Hegazkinak Alemaniako matrikula zuen eta lbi agun zihoazen barruan.

2003ko ekainaren 27a
20:28
Entzun
Espainiako Armada, Guardia Zibila eta Ertzaintza Sokata markako turismo-hegazkin baten bila ari da Orduña, Amurrio, Altube eta Salbadako mendietan. Arratsalde erdian Espainiako Armada ingurua airez begiztatzen ari zen, eta baliza bat topatuko dute. Baliza hori turismo-hegazkinarena dela uste dute, izan ere, Bilboko aireportuko arduradunek 14:35ak aldera turismo-hegazkinean zihoazen bi lagunekin hitz egitea lortu dute, eta haien arabera, bi bidaiariekin izan duten komunikazioa ona izan da.

Une honetan, Espainiako Armadako hegazkin bat eta helikoptero bat , Ertzaintzaren zenbait helikoptero eta noranahiko ibilgailuak eta hainbat guardia zibil ari da ingurua miatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.