Madril konfinamendua gogortzeko plana aztertzen ari da

Industria eta eraikuntza ere geldituko lirateke plana ezarriz gero, eta bakarrik koronabirusaren kontrako borrokarekin eta elikadurarekin loturiko jardueretan jarraituko lukete lanean.

Sidenorreko langileak, gaur industria erabat geratzeko eskatzen. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Edu Lartzanguren.
2020ko martxoaren 27a
19:30
Entzun

Espainiako SER irrati kateak zabaldu duenez, Madril plan bat egiten ari da konfinamendu neurriak gogortzeko, koronabirus kasuen kurba ez bada laster heltzen geilurrera. Zortzi orriko agindua emango luke Industria Ministerioak, "funtsezko" lan jardueren zerrenda murrizteko. Irratiaren arabera, aginduaren zirriborroak bakarrik hiru lan jarduera utziko lituzke zabalik: nekazaritza; osasungintzako langileentzako jantzien eta babesgailuen ekoizpena; botikagintza eta medikuntzarako tresneriaren ekoizpena.

Jasotzen diren 51 salbuespenetatik at, gainerako lan guztiak gelditu beharko lirateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.