ESPETXE POLITIKA

Madrildik Cadizera urrunduko dute Arantza Zulueta abokatu presoa

Hura urruntzea "defentsa lana oztopatzea" dela ohartarazi du Alfonso Zenonek, Zuluetaren abokatuak.

Zulueta, poliziak atxilo eramaten ari direla, urtarrilaren 8an. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko martxoaren 31
07:42
Entzun

Estremeratik Puerto III espetxera urrundu dute Arantza Zulueta abokatua, Alfonso Zenon Zuluetaren abokatuak jakinarazi duenez. Zenonen arabera, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Zuluetari jakinarazi dio hura urruntzeko asmoa, hori noiz izango den zehaztu gabe.

Zenonek azaldu du ez dituela Espetxe Zuzendaritzak emandako argudioak xehetasunez ezagutzen, baina, iragarri duenez, ETArekin lotura izaten jarraitzea egotzita urrunduko dute Zulueta. Ostiralean eskatu zion Zenonek Auzitegi Nazionalari urrutzea eteteko, argudiatuta erabaki horrek "defentsarako eskubidea urratu" egiten duela. Haren esanetan, presoa "mila kilometrora aldentzea defentsa lana oztopatzea da".

Urtarrilaren 8an atxilotu zuten Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.