Bezeroen arretarako erabili ohi diren tarifikazio bereziko telefono zenbakiak —902 esaten zaie— debekatuko ditu Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak. «Ezin dira izan kontsumitzaileentzako kostu bat eta enpresa gutxi batzuentzako negozio bat».
Horretarako, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 21. artikulua aldatu beharko dute. Halere, Kontsumo Ministerioak gogorarazi du legez enpresek oinarrizko tarifa baino kostu handiagoa ez duen bezeroen arretarako telefonoa eduki behar dutela.
Ohi baino garestiagoa izaten da 902 bezala ezagunak diren telefono zenbakietara deitzea, batez ere eskuko telefonoetatik egiten bada.