politika

Madrilek defizitaren helburuak bete ez dituztenak "saritzea" salatu du Urkulluk

EAEk Espainiako Gobernuarekin "aldibikotasun sistema" duela-eta Madrilen eta Gasteizen artean erabaki beharko litzatekeela esan du Jaurlaritzako lehendakariak. Erkidegoen mugari buruzko datuak bihar emango ditu Espainiako Gobernuak.

2013ko maiatzaren 15a
16:58
Entzun

"Kontraesana" da Iñigo Urkullurentzat defizitaren helburuak bete ez dituzten erkidegoak "saritzea", defizita malgutuz gero Madrilek egingo duen banaketaz ari dela. "Jarrera berezia eduki behar luke bete dutenekin". EAEren kasuan Espainiako Gobernuarekin gaia "aldebikotasun sistemaren bidez" eztabaidatu beharko litzatekeela gogoratu du, erkidegoak duen izaera berezia kontuan hartuta, alegia, Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoan.

Bihar emango ditu Espainiako Ogasun ministro Cristobal Montorok erkidegoen defizitaren mugari buruzko datuak, hain justu, erabiliko lituzkeen irizpideen gaineko erkidegoen eztabaidaren erdian. Madrilek dagoeneko iragarri du Bruselak defizita txikitzeko erritmoa moteltzeko aukera emango balio, berak ere gutxiago estutuko lituzkeela erkidegoak; Bruselara bidalitako planean %1,2ko defizita aurreikusten du erkidegoentzat.

Informazio horren zalapartaren erdian prestatuko dituzte alderdiek, Urkulluk deitutako mahaian esan eta proposatu beharrekoak. Lehendakariak dagoeneko salatu du "bilera aurretiko hainbat alderdiren jarrera", izan ere, "borondate gutxi" erakusten dute, haren iritzi, defizita malgutuz geroko diruaren erabileraz erabakitzeko, ekonomia sustatzeko bide "partekatuak" lortzeko. Alderdi horiek esan dutenaren kontra —PSE eta EH Bilduri buruz ari da— , "Euskal Herriak ahalegin eta konpromiso partekatuaren argazki bateratua behar du ". BI alderdi horiek argazkia besterik ez zuela lortu leporatu zioten, akordioa lortu beharrean, diputazioekin egindako bileraren ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.