TURISMOA

Madrilek estatuko abokatuari eskatu dio sala ditzala turismo alorreko protestak

"Interes turistikoen aurkako erasoen" aurrean, "beharrezko neurriak" hartzea galdegin dio Espainiako Energia eta Turismo Ministerioak.

Palman Arran erakundeak eginiko protesta, Balear Uharteetan. Herrialde Katalanetako ekintzak propio aipatu ditu Madrilek.
2017ko abuztuaren 10a
07:24
Entzun

Azken asteetan, bereziki Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan, ugaritu egin dira egungo turismo ereduaren aurkako ekintzak. Esaterako, pintaketak egin zituzten asteazkenean Basquetourrek Bilbon duen egoitzan, eta Donostian ere hainbat aldiz egin dituzte Tourist go home —turista, zoaz etxera— zioten pintaketak. Gainera, Bartzelonan, hiriko hainbat leku erakusten dituen autobus bat geldiarazi eta pintaketak egin zizkioten, eta, Palman, luxuzko zenbait itsasontzitara sartu eta bengalak piztu zituzten, besteak beste.

Protesta horien aurrean, neurriak hartzeko asmoa iragarri du Espainiako Gobernuak. Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak estatuko abokatuari eskatu dio "beharrezko neurriak" har ditzala "Katalunian eta Balear Uharteetan interes turistikoen kontra eginiko erasoak salatzeko".

"Irmotasunez jarduteko eta ekintza bandalikoak muturreraino jazartzeko asmoan" kokatu du erabakia Espainiako Gobernuak, eta azpimarratu turismoa "Espainiako ekonomiaren funtsezko sektorea" dela: "Espainiak munduko norako onena izaten jarrai dezan, gure sektorea ezin dute ekintzok zikindu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.