Azpiegiturak

Madrilek 'Euskal Y-aren' lehen lau zatien lanak abiatuko ditu

Espainiako Gobernuaren esku daude =iEuskal Y=i-aren hamahiru zatitako lanak. Gaur, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak baimena eman dio Sustapen Ministerioari bere gain hartuko dituen lehen lanak banatzen hasteko.

2006ko irailaren 22a
17:45
Entzun
Hain zuzen ere, hauexek dira banatuko dituen lehen lau zatiak: Legutiano eta Eskoriatza arteko bi zati, Arrasate eta Elorrio arteko zatia eta Abdiño eta Durango artekoa. Espainiako Gobernuak zehaztu duenez, baimenaren zenbateko 353.942.428,33 eurokoa izango da.

Espainiako Gobernuak ziurtatu du "bigarren bultzada bat" ematen diola EAEko hiru hiriburuak abiadura handiko trenaren bidez lotzeko proiektuari.

Legution urriaren 7an manifestazioa antolatu du AHT Gelditu! elkarlanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.