Espainiako Barne Ministerioaren arabera, 1009 migratzaile adingabe daude Hego Euskal Herrian: 970 Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) instituzioen zaintzapean eta 39 Nafarroako Gobernuarenean. Andaluzia (5.621), Melilla (1.090) eta Kataluniaren (1.074) atzetik da migratzaile adingabe gehien jaso duen erkidegoa EAE. Hala gogoratu zuten Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek Irailaren 5en, Adingabe Atzerritarrei buruzko Lurralde Arteko Koordinazio Mahaian, Madrilen. Horien "banaketa bidezkoa eta solidarioa" egiteko eskatu zuten, kuoten sistema baten bidez.
Ministroen Kontseiluaren ostean Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, Madrilek baztertu egin du hori egitea, baina jakinarazi du Errege Dekretubaten bidez 40 milioi euro bideratuko dituela, eta horren banaketa egingo duela 2018. urtean administrazioen zaintzapean dauden gazte kopuruen arabera.