Madrilek «familia barruko indarkeria kasu» esan dio emakume baten hilketari

Erredakzioa
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari «familia barruko indarkeria» esan dio Espainiako gobernu berriak. Bikotekideak Espainian hildako andre baten kasuaren harira kaleratutako oharrean erabili du adiera hori Madrilgo gobernuak. Ohar berean hiru bider ageri da «familia barruko indarkeria». Zalaparta handia eragin du. Kritikak egin dituzte emakumeen aldeko elkarte hainbatek, eta kontuak eskatu ditu Leire Pajinek ere, Espainiako Osasun ministro ohiak: «Hitzak ez dira neutroak, eta emakumeen aurkako indarkeria ez da etxe barruko kontua soilik. Sakoneko berdintasunik eza dago, eta hori da andreen aurkako indarkeriaren oinarria». Hala, Espainiako Gobernuari eskatu dio «bere izenez» deitzeko indarkeria horri.

Esateko moduari garrantzia kenduz erantzun du Ana Matok, Espainiako Osasun ministroak: «Gutxien inporta diona da zein adiera erabili: indarkeria matxista, genero indarkeria edo etxeko indarkeria. Berdin dio. Garrantzitsuena da pertsona bat hil duela ustez gehien maite zuenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.