AZPIEGITURAK

Madrilek "orain arteko erritmoa" mantenduko du AHTaren lanetan, Jaurlaritzaren arabera

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregik adierazi du trenaren eraikuntza "oso erritmo onean" doala. Horrez gain, EAEko hiru aireportuak indartze aldera lan egingo duela esan du.

2013ko otsailaren 6a
15:32
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregi, Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Ana Pastor, eta Azpiegitura eta Planifikazio zuzendari Rafael Catala bildu dira gaur Madrilen. Bileraren ostean Oregik jakinarazi du "gustura" atera dela bertatik, eta azpiegitura handietan elkarlanean arituko diren ustearekin irten dela. Catalak adirazi du oso bilera "produktiboa" izan dela, eta elkarlana eta koordinazioa indartuko dituztela. Gaur egungo "eszenatokia" zein den kontuan hartuta.

AHTari buruz Oregik esan du "oso erritmo onean" doala, eta obra zibila 2016rako amaitu dezaketela. Horrez gain, bideen estruktura egiteke egongo litzateke. Oregik adierazi du Espainiako Ministerioak jakinarazi diela "lehentasuna" duen obra bat izaten jarrraitzen duela eta "orain arteko erritmoa" mantenduko dutela.

Horrez gain, EAEko aireportuen inguruan hitz egin dute. Eusko Jaurlaritzak Loiu, Foronda eta Hondarribiako aireportuei buruz azterketa bat egiteko asmoa duela jakinarazi dio Espainiako Ministerioari. Eta Sustapen ministroari "egokia" iruditu zaiola adierazi du Oregik.

Espainiako Gobernuko Azpiegitura eta Planifikazio zuzendari Rafael Cataak  adierazi du ez duela zentzurik bidaiariek eskatu gabe aireportuak zabalik mantentzeak; horregatik, Forondako aireportua bidaiariek  behar dutenean zabalik edukitzeko aukera bilatzen saiatu direla esan du. "Eskaria dagoenean aireportua zabaltzen da", adierazi du Catalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.