ETAren su-eten iraunkorra "benetakoa eta serioa" dela iritzi dio Zenarruzabeitiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, eta, ondorioz, "bakea sendotzeko" lan egin dezaten dei egin die alderdi eta eragile guztiei.
Ildo horretatik, Espainiako Gobernua eta PSOE normalizazio prozesuari heltzeko unea atzeratzen ari direla iradoki du, eta horretarako, su-etenaren egiaztatzea "aitzakia" gisa erabiltzen dutela. Kezka bat ere adierazi du: hots, Madrilek egiaztatzearen aitzakia behin eta berriz erabiltzea egiazko arazoari ez heltzeko.
Urrats zehatzei dagokiela, uda ondoren Ibarretxek alderdien mahaia eratzeko metodologia eta bestelako gaiak aztertzeko elkarrizketak abiatuko dituela ziurtatu du. Mahai horren egitekoa normalizazio politikorako bidea jartzea dela erantsi du.
Ondorioz, Madrili ohartarazi dio ez daudela prest Kataluniakoaren pareko estatutu bat onartzeko, eta konponbidea eta normalizazioa lortzeko euskal herritarren erabakitzeko eskubidea onartu behar dela. Hain justu, Espainiako Gobernuarekin hitzartu beharrekoa erabakitzeko eskubidea eta emaitza nola gauzatu dela erantsi du.
Politika
Madrilek su-etenaren egiaztatzea prozesua atzeratzeko aitzakia gisa darabilela iradoki du Zenarruzabeitiak
Su-etena egiaztatzeko aitzakiarekin Espainiako Gobernua eta PSOEren zuzendaritza normalizazio prozesuaren abiatzea atzeratzen ari direla iradoki du Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak. Kataluniakoaren pareko estatutu bat ez dutela onartuko ohartarazi dio Madrili, eta konponbidea erabakitzeko eskubidearen onarpenean oinarritzen dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu