Zutabe -ren bidez agertu duenez, NBO arduradunei bidalitako gutunen helburua hautaketa prozesuan eragitea eta erabakia baldintzatzea zen. Finean, "Espainiako interesen kontra" atentatuak egiten jarraitzeko asmoa agertzen zien ETAk eskutitz horretan, eta Madril ez zegoela asmo horietatik salbu.
Era berean, PSOE, PP eta UPNko hautetsien aurkako erasoak bertan behera uzteari buruzko azalpenak ematen ditu ETAk barne aldizkarian, eta, besteak beste, zehazten du, "Estatu agintariak eta Gobernuan ardurak dituztenak" beren jomugan izaten jarraitzen dutela; hau da, ez erasotzeko ekimenetik kanpo uzten dituela.
Politika
Madrilen atentatuak egiteko asmoa zuela ohartarazi zion ETAk Nazioarteko Batzorde Olinpiarrari
Madril 2012ko Jokoen antolaketatik bazter zezaten lortzeko xedez, ETAk gutuna igorri zien NBO Nazioarteko Batzorde Olinpiarreko hainbat kideri, hiri horretan atentatuak egiteko asmoa zuela ohartaraziz. 'Zutabe' barne aldizkarian azaldu duenez, maiatzean bidali zituen eskutitz horiek, eta Jacques Rogge presidenteari, presidenteordeei eta hiria aukeratzeko bozketan parte hartu behar zuten batzordekideei helarazi zizkien. Ekainaren 25ean Jokoetarako prestatzen ari ziren estadioetako bati eraso zion ETAk Madrilen. Era berean, "Estatuko agintariak eta Gobernuan ardurak dituzten" PSOE, PP eta UPNko hautetsiak jomugan izaten jarraitzen duela zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu