politika

Madrilen dira atxilotutako bi enpresaburuak

Fernando Grande Marlaskaren aginduz atxilotutako bi enpresaburuak eraman dituzte Madrilela, eta astelehenean hartuko die deklarazioa Fernando Grande Marlaskak. Ustez ETAri =iiraultza zerga=i ordaintzeagatik kolaborazio delitua lepora diezaieke epaileak. Atxiloketok alderdi politiko gehienek salatu dituzte.

2006ko ekainaren 24a
18:02
Entzun
Nafarroako bi enpresaburuen atxiloketak salatu dituzte ia alderdi gehienek, lekuz kanpo daudela esanez.

Begoña Errazti EAko presidentearen ustez atxiloketok "bake prozesuaren eta gure herriaren normalizazio politikoaren kontrako erasoak dira", eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok "ezin du onartu fiskaltzaren iritziaren erabat kontra aritzea Grande Marlaska".Egun epailetzan hainbat interes ahalbidetzeko "menpekotasun erabatekoa" dago, eta horrekin amaitu beharraz ohartarazi dio Rodriguez Zapaterori, bake prozesua oztopatzeko beste helbururik ez baitute, Erraztiren ustez.

Nafarroako patronaleko presidente Jose Manuel Ayesaren ustez, berriz, "oso larria da ETAri ordaintzea, baina hala ere, elkartasuna adierazi" die. "Enpresaburu nafarron politika da ez ordaintzea, baina beti kontuan hartu behar dira eta errespetatu egoera pertsonalak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.