Bi aste pasa dira Ertzaintzak Kukutza gaztetxea hustu eta hondeamakinek behera bota zutenetik. Egun horieta protesta, manifestazio eta oihuak pasa dira. Atzean geratu da ertzainak jazartu zireneko egunak, eta atzean, politikarien adierazpenak.
Kukutzaren aldeko aldarria, ordea, ez da atzean geratu, ez Euskal Herrian, ezta Madrilen ere. Espainiako hiriburuan ere ikus daitezke "Kukutza aurrera" dioten pintaketak, non eta Albako Dukearen kalean, Madril erdi erdian. Hori gutxi ez, eta Carabanchel auzoko bizilagunen elkarteak gaitzetsi egin du Kukutzaren aurkako erasoa.
[YouTube]http://youtu.be/fGZbT5cAsgM[/YouTube]
Sare sozialetan Kukutzaren ahotsa ozen entzuten da.