Eusko Legebiltzarrak astelehenan erabakiko du EAEko estatutu proposamena defendatzera nor joango den Espainiako Kongresura, norbait joatekotan. Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek gaur esan duenez, bera prest dago Madrilera joan, eta Espainiako Kongresuan "soseguz eta patxadaz" estatutu proposamena defendatzeko. Gaineratu duenez, "ohore handia" izango da beretzat.
Andoainen batzarrra egin dute EAJko Gipuzkoako afiliatuek, eta han egin ditu adierazpenak Ibarretxek. EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imaz, eta GBBko lehendakari Joseba Egibar ere han ziren.
EAEko estatutu proposamena
Madrilen estatutu proposamena defendatzea "ohorea" izango da Ibarretxerentzat, Legebiltzarrak hala eskatzen badio
Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek gaur jakinarazi duenez, Eusko Legebiltzarrak hala eskatzen badio "ohorea" izango da berarentzat EAEko Estatutu proposamena defendatzera Espainiako Kongresura joatea. "Soseguz eta patxadaz" egingo lukeela jakinarazi du gainera. Ibarretxe EAJko Gipuzkoako afiliatuekin bildu da, Andoainen, eta haien aurrean egin ditu hitzok. EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imaz, eta GBBko lehendakari Joseba Egibar ere han ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu