politika

Madrilen estrategiarekin "ez nahasteko" eskatu diote euskal errefuxiatuek Venezuelako Gobernuari

Venezuelako errefuxiatuen kolektiboak komunikatu bat atera du Asier Guridiren atxiloketa salatzeko. Haien ustez, Espainiako Gobernuaren "miseria politiko eta humanoa islatzen du" atxiloketak. 

2013ko irailaren 21a
18:15
Entzun

Nicolas Madurori eskatu diote "minaren, errepresioaren eta sufrimenduaren estrategia makabroan" ez nahasteko.

Venezuelako Informazio Zerbitzu Nazionaleko kideek atxilotu zuten herenegun Venezuelan Asier Guridi Zaloña, Espainiako eta Frantziako polizien laguntzarekin, etakidea dela leporatuta. Hango komunikabideek "polizia operazio handia" izan dela nabarmendu duten arren, Guridik hamar urte baino gehiago zeramatzan bizitzen Venezuelan, eta errefuxiatuek diotenez,  semea eskolara eta emaztea lanera zeramatzala atxilotu zuten.

"Operazio handi baten ordez, sufrimenduak eta minak iraunarazi nahi duen miseria politiko eta humanoaren isla besterik ez da gure lagunaren atxiloketa", kritikatzen dute komunikatuan.

"Mugarria"

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean nabarmendu duenez, "terrorismoaren kontrako nazioarteko borrokan mugarritzat jo" du atxiloketa, "Europako Batasuneko bi estatuk eta Ameriketako batek elkar hartuta" egin baitute lan.

Nortasun agiri faltsua zeraman Guridik atxilotzean, Barne Ministerioaren arabera, eta horrek "ETAren deslokalizazio politikaren estrategiari erantzuten" diola esan du, "Frantziako eta Espainiako polizien presioaren ondorio dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.