Espainiako Senatuan eta Kongresuan "gogor" aritzeko prest agertu dira EAJren ordezkariak, "Euskadi Rajoyren agendara itzul dadin". Aitor Estebanek eta Jokin Bildarratzek salatu dute azkenaldian gobernuak eskuduntzak murrizten dituela, autogobernuari "eraso" egiten diola eta industriari baldintzak "okertzen" dizkiola.
AHTa egiteko jarritako diru saila ere hizpide izan dute. Gogorarazi dute gobernu kontseiluak 280 milioi euroko diru saila onartu duela hainbat zati egiteko —45 milioi euro Atlantikoko zatirako—; EAJk dioenez, ordea, "euskal Y trenbideak ez du euro bakarra jasoko diru sail horretatik".
Ohartarazi dute EAJ ez dela geratuko "besoak gurutzatuta" halako erabakiak ikusirik.