Hauteskunde biharamona

Madrilen "leialtasun osoz" jokatuko dutela esan du Barkosek, baina Nafarroa Bai-ren interesen "defentsa irmoa" egingo dutela

Nafarroa Bai koalizioko zerrendaburu eta laster Espainiako Kongresuko diputatu izendatuko duten Uxue Barkosek adierazi du Madrilen "leialtasun osoz" jokatuko dutela, baina Nafarroa Bai-ren interesen "defentsa irmoa" egingo dutela. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko inbestidura saioan zer boto emango duen erabaki gabe duela esan du Barkosek, Zapateroren proposamenak entzuteko zain dagoelako.

2004ko martxoaren 18a
16:36
Entzun
"Normala Jose Luis Rodriguez Zapatero alderdi politiko guztietako ordezkariekin hitz egitea eta guk leialtasun osoa adieraziko diogu, Madrilgo sarraskiaren eta Iruñeko hilketaren ondoren bizi dugun momentu politiko latza dela eta", esan du Barkosek.

Nafarroa Bai koalizioarentzat kargu hartze ekitaldia "interesgarria" izango dela nabarmendu du, baina argi utzi nahi izan du "Nafarroa Bairen printzipioen defentsa irmoa" egingo duela. Rodriguez Zapatero "kanpo politikari begira lehen keinuak egiten" ari dela azaldu du, baina inbestidura saioan zer boto emango duen azaltzerakoa "barne politikari buruz dituen asmoen berri jakin nahi duelako".

Uxue Barkos Nafarroa Bai sostengatzen duten alderdien ordezkariekin azaldu da gaur prentsaurrera. Hala, ERCk Nafarroa Bai-ri talde parlamentarioa osatzeko egindako eskaintzaz hitz egin du, eta Barkosek esan du ERCren "lehen hausnarketa baten ondorio" dela eskaintza hori. "Negoziazio baterako mahai gainean jarri beharko dute gaia modu ofizial batean", gaineratu du. Hala ere, Espainiako Kongresuak ERCk talde parlamentarioa osatzeko ahalmena duela esan dezakeela esan du Barkosek, ez zaiolako asko falta Kataluniako bozken %15a lortzeko.

Ildo horretatik, Eusko Alkartasunak aurreratu zuen "interesgarria" izan zitekeela elkarrekin joatea, baina EAJk nahiago du Nafarroa Bai-ko diputatua talde mistoan sartzea, "independentzia osoa" izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.