Madrilen planak alokairua kaskartu soilik egingo du, Stop Desahucios-en ustez
Alokairu sistema aldatzeko Espainiako Gobernuak egindako proiektua txartzat jo du Stop Desahucios elkarteak. Kaleratzeak erraztu egin ditu Madrilek, maizterren eskubideen kaltetan; besteak beste, ordaindu ezean hamar egunean kaleratu ahalko dute maizterra, hark epailearen aurrean ez badu zergatirik ematen. Stop Desahucios-ek gogorarazi du dirurik ez dutelako ez dutela pagatzen maizterrek. «Ez da nahi ez dutelako, ezin dutelako baizik». Gazteek emantzipatzeko arazoak dituztela eta aurrerantzean ere izango dituztela azaldu du elkarteak. Madrilek argudiatu du alokairu merkatua bultzatu nahi duela. Stop Desahucios-ek erantzun dio bankuen etxeak alokatzea eta babes ofizialeko alokairua sustatzea direla bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu