Madrilgo espetxe batera eramango dute Otegi
DONOSTIA. Arnaldo Otegiren aurkako epaiketa hasteko hilabete baino gehiago falta den arren, Batasuneko buruzagi ohia Madrilgo espetxe batera eramango dute. Logroñon (Errioxa, Espainia) zeukaten orain arte. Haren hurkoei jakinarazi diete hiru egun beharko dituztela bidaia egiteko. Anoetako ekitaldiagatik epaituko dute Otegi Espainiako Auzitegi Nazionalean. Harekin batera epaituko dituzte Joseba Permach eta Joseba Alvarez, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu