Madrilgo gobernuak irakasleak gutxitzeko ezarritako plana «egokitu» egin du EHUk

2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak unibertsitateetako irakasle kopurua murrizteko egindako plana «egokitu» egin du bere modura EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Ikerketako seiurtekoak aintzat hartuta irakasleen eskola orduak aldatzeko agindu du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak. Seiurtekoa nolakoa, horrenbeste eskola ordu izatea ezarri du Madrilgo gobernuak. EHUko Gobernu Kontseiluak hori moldatu zuen atzo: irizpide hori bai, baina beste batzuk ere kontuan hartuko dituzte kalkulua egiteko. «Gogorregia da Madrilek ezarritakoa, eta egokitu egin dugu geure egoerara», azaldu du Jon Irazusta errektoreordeak. Hala, eskola orduak zehazteko, kontuan hartuko dituzte euskaraz egindako argitalpenak eta ikasleek egindako balorazioak, besteak beste. Datorren urtean jarriko dute indarrean sistema hori, Jaurlaritzak atzera bota ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.