Magnak beharrezko baimenak dituela berretsi du Nafarroako Gobernuak

edurne elizondo
Iruñea
2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Legea betetzen duela. Horixe erran du Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Lourdes Goikoetxeak, Magnesitas de Navarra Magna enpresak Zilbetin harrobia martxan jartzeko duen proiektuari buruz. Goikoetxea Nafarroako Parlamentuan agertu zen atzo, Ezkerrak eskatuta, abenduan moztutako zuhaitzen inguruan azalpenak ematera. Enpresa horrek beharrezko baimen guztiak dituela berretsi zuen kontseilariak. Ezkerrako Marisa de Simonek kezka agertu zuen proiektuak ingurumenean izan dezakeen eraginari buruz. Bilduko Aitziber Sarasolak, berriz, proiektuaren gardentasunik eza salatu zuen. Gainerako taldeek harrobiaren alde egin zuten, lanpostuak sortuko dituelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.