Arazo handirik gabe pasa zen atzoko eguna Euskal Herriko errepideetan, baina eguerdian eta iluntzean auto ilarak izan ziren Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan, Irungo noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abuztuaren 1ean eta 2an eta 14tik 16ra espero du zirkulazio handiena. Nafarroako Foruzaingoarentzat atzo arratsaldean hasi zen oporretako irteera, eta datorren igande gaua arte iraungo du. Abuztu bukaerarako espero da zirkulazioa handitzea, itzuleran.
Hildako bat Iruñean
Iruñean gizonezko bat hil zen atzo, 54 urteko P. G. L. Barañaingo bizilaguna, gidatzen ari zen autoa beste batek saihetsetik -gidariaren aldetik- jota. Harekin batera autoan zihoan emakumea eta saihetsetik jo zituena ospitalera eraman zituzten.
Beste hiru auto istripu ere jazo ziren atzo. Erandion (Bizkaia) Seat Cordoba bat errepidetik irten zen eta autoaren gidaria Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Zeanurin (Bizkaia) Peugeot 205 baten gidariak izan zuen istripua, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten zauriturik. Erriberrin (Nafarroa) furgoneta batek eta auto batek elkar jo zuten eta hiru pertsona eraman zituzten ospitalera.
MAGREBERA EUSKAL HERRIAN BARNA. Auto ilara bakan batzuekin hasi da oporretako irteera
Iruñean gizon bat hil da eta beste hiru istripu gertatu dira, baina ez da aparteko arazorik sortu errepideetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu