BERRIAk eta Hamaika telebistak elkarlanean egindako mahai ingurua eskainiko dute gaur. Emanaldian Kataluniako egoera politikoa aztertuko dute gonbidatuek, atzoko galdeketaren ondoren. Saioa 18:00etan hasiko da zuzenean, eta ikusgai izango da BERRIAren webgunean.
Bi zatitan banatuko da emanaldia; lehenengoan, analistek hartuko dute hitza, eta politikariek bigarrenean. Analisten mahai inguruan, Jule Goikoetxea, Mario Zubiaga, Pello Urzelai, Mikel Arana eta Jose Felix Azurmendi izango dira solaskideak. Politikarien mahaian, EH Bilduko Ayem Oskoz, PSE-EEko Andoni Unzalu, EAJko Jone Berriozabal eta PPko Xabier Olabarrieta izango dira.