Politika

Mahai politikoa bultzatzeko elkarretaratzeak egingo dira Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek deituta

Konponbiderako mahai politikoaren osaketa atzeratzeko aitzakiarik ez dago OHD Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten alderdi, sindikatu eta eragileen iduriko. Gune horren sorrera herritarren parte-hartzearen bidez bultzatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte urriaren 6 eta 7rako Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

2006ko irailaren 25a
15:07
Entzun
Mahai politikoaren alde, itun politikoaren alde eta elkarrizketa politikoaren alde egingo dituzte, zehazki, elkarretaratzeak.

Baionan urriaren 6an, ostiralez, egingo dute, 18:00etan Herriko Etxearen aitzinean.

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, berriz, urriaren 7an, larunbatez, egingo dituzte, eguerdiko hamabietan. Bilbon Arriaga plazan, Donostian Bulebarrean, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan eta Iruñean Udaletxe plazan.

OHD sei alderdik (AB, ANV, Aralar, Batasuna, EA etaZutik), zazpi sindikatuk (EHNE, EILAS,ELA, ELB, ESK, HIRU eta LAB) eta berrogei bat eragile sozialek sinatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.