Hasieran Legebiltzarreko presidente Juan Maria Atutxaren (EAJ) eta mahaiko kide Kontxi Bilbao (EB-IU) eta Gorka Knörren (EA) kontra jarri zuten kereila, baina, gero kereila hori zabaltzea eskatu zuten Fiskaltzak. Epaileak onartu egin du zabalpena.
SA ez desegiteko Bozeramialeen Batzordearen aldeko botoak behar zituzten, eta beraz, hiru horien boturik gabe ezingo zen SAren legebiltzarreko taldea mantendu.
Beraz, maiatzaren 19an epailearen aurrera joan beharko dute, deklaratzera.
Legebiltzarkideen kontrako auzia
Maiatzaren 19an deklaratuko dute Egibar, Larreina eta Morcillok, legebiltzarkideen kontrako auzian
EAEko Justizia Epaitegi Nagusiko Sala Zibileko epaile Nekane Boladok maiatzeren 19an inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeko Joseba Egibar (EAJ), Rafael Larreina (EA), eta legebiltzarkide ohi Antton Morcillo (SA). Epailearen ustez, hiru horiek aginte judizialari desobedientzia delitua egin ahal izan dute SA Sozialista Abertzaleak taldea desegitearen aurka bozkatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu