herri urrats

Maiatzaren 8an izango da Senpereko zita, 'Urrats biziz euskara bizi' lelopean

Aurtengo Herri urratsen ateratzen den dirua Ziburuko eta Donaixtiko kolegioetan eraikin berriak egiteko erabiliko du Seaskak, "horrela, belaunaldi anitzek beren euskararen menperatzea trebatzen ahalko dute murgiltze ereduan ikasten segituz". Maiatzaren 8an izango da Herri Urrats, urtero bezala, Senpereko lakuaren inguruan. Bost gune izango dira, eta hainbat ekitaldi. Aurtengo kantaren musika Kepa Junkerak jarri du, eta letra Mixel Etxekoparrek.

2005eko apirilaren 21a
17:48
Entzun
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Haurren txokoa izango dira Herri Urratseko guneak. Haietan ekitaldi ugari egongo da, denetarik, denentzako.

Ikastolek Iparraldean bere tokia egin badute ere, oraindik egiteko bide luzea geratzen dela uste du Seaskak, "gizartean euskarari zor zaion leku osoa berreskuratzeko".Gaineratu dutenez, "Ikastolen sendotzea eta gerapena elementu estrategikoak dira Iparraldeko berreuskalduntze politikan".

Azken urteetan bezala, aurten ere bertara joateko autobusak antolatuko dituztela abisu eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.