Gizartea

Maiatzean eta ekainean egingo dituzte Osakidetzako LEPeko azterketak

3.335 lanpostu daude eta 96.235 lagunek eman dute izena. Maiatzaren 12 eta 13an Gasteizen egingo dituzte frogak, eta ekainaren 15, 16 eta 17an Bilbon.

Lan Eskaintza publiko baterako etsamina, 2014an, BECen. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko apirilaren 11
12:37
Entzun

20 mailatarako 3.335 lanpostutarako Lan Eskaintza Publikoa LEP egin du Osakidetzak, eta 96.235 lagunek eman dute izena —72.296 emakumezkoak dira eta 23.939 gizonezkoak—. Osasun Sailak jakitera eman duenez, maiatzean eta ekainean egingo dituzte etsamin gehienak, batzuk Gasteizen eta besteak Bilbon.

Maiatzaren 12an, Gasteizen, familiako medikuen, emaginen, osasun mentaleko erizainen, lan osasuneko erizainen, dietetikako teknikarien, osasun dokumentazioko teknikarien, erradioterapian espezializatutako teknikarien eta audioprotesian espezializatutako teknikarien azterketak egingo dituzte.

Hurrengo egunean, leku berean, pediatriako azterketak egingo dituzte, erradiodiagnostikoan espezializatutako teknikariena, anatomia patologikoan eta zitologian espezializatutako teknikariena eta farmaziako laguntzaileena.

Bilbon egingo dituzte gainerako azterketak, ekainean, BECen. 15ean fisioterapeutenak eta administrarienak egingo dituzte; 16an erizaintzako laguntzaileenak, administrari laguntzaileenak eta zeladoreenak eta 17an, erizaintzarakoak, laborategiko teknikari espezialistentzakoak eta zerbitzuetako langilentzak.

Maiatzaren 19an, 20an, 26an, 27an, 29an eta 30ean eta ekainaren 2an, 23an, 24an eta 30ean eta uztailaren 1ean egingo dituzte gainerako kategorietako azteketak.

Zeladore postuetarako apuntatu da jende gehien, erizaintzarako gero eta erizain laguntzailetarako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.