INEM-en datuen arabera, apirilean, 106.226 langabe zeuden Hego Euskal Herrian. Maiatzean aldiz, langabe kopuruak behera egin du eta langabetuak 5.958 dira, hots, %5,6 gutxiago.
Hego Euskal Herriko herrialde guztietan egin du behera langabezia tasak: Araban %4'2 egin du behera, apirilean baino 474 langabe gutxiago izan dira maiatzean. Bizkaian izan da jetsiera handiena, 3.271 langabe gutxiagorekin (%6,8ko jeitsiera). Gipuzkoan, berriz, apirilean 24.105 langabe zeuden bitartean, maiatzean 22.996 pertsona egon dira lanik gabe. Gipuzkoan beraz, langabezia tasa %4,6 jeitsi da. Azkenik Nafarroan langabezia tasa %6,7koa izan da. Hego Euskal Herriko langabezia tasarik baxuena. Apirilean 21.041 nafar zeuden langabezian eta maiatzean, ostera, 19.037 izan dira. Aurreko hilabetean baino 1.104 langabe gutxiago.
Langabezia
Maiatzean langabezia tasak behera egin du Hego Euskal Herrian
Maiatzeko langabezia tasa %7,23koa izan da Hego Euskal Herrian. Hau da, apirilean baino 5.958 langabe gutxiago dago. Herrialde guztietan behera egin du langabeziak. Beherakada handiena Bizkaian izan da %6,8 jeitsi da langabezia tasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu