Maiatzekoa gainditzera

Koldo Aldabe.
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Indar handiz sartu nahi du Amaiurrek Espainiako Gorteetan. Indar handiz, maiatzean Bilduk lortu zituen emaitzekin talde parlamentarioa eskura izango lukeelako Madrilen eta orain indar politiko bat gehiagok osatzen duelako koalizioa. Horregatik, maiatzean Bilduk eskuratutako emaitzak gainditzea izango du erronka ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioak.

Maiatzeko hauteskundeetan ETA su-etenean zen; oraingoetan, berriz, ETAk armak behin betiko utzi dituela esan berri du. Maiatzean Bildukoak olatu gainean baziren, beste olatu bat du orain Amaiurrek, indar ezkertiar eta subiranisten batuketaren uzta biltzeko. Inkestei kasu handirik egiteko arrazoirik ez du koalizioak, maiatzeko esperientziak zundaketak iraultzeko gai dela erakutsi zuen eta.

Horregatik, erronka handia jarri dio bere buruari, besteak beste, Araban ordezkari bat lortzea, eta bi Nafarroan. Horiek konplituz gero, EAJren nagusitasuna hautsiko luke, eta kokapen ezin hobean legoke jokaleku berrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.