Azpiegiturak

Maiatzetik aurrera Irundik Madrilera doan Renfeko trena ez da Valladolidetik barrena joango, Iruñetik baizik

Maiatzaren erdialdetik aurrera ordu erdi gutxiago beharko da Irundik (Gipuzkoa) Madrilera (Espainia) joateko. Hemendeik bi hilabetera, Irundik Madrilera doan Renfeko trena ez da Valladolidetik barrena joango, Iruñetik barrena baizik.Altaria motako trena izango da, eta Irun-Altsasu-Iruñea-Madril bidea egingo du. Orain arteko Intercitya baino ordu eta erdi gutxiago beharko du Madrilera ailegatzeko.

2006ko martxoaren 16a
18:06
Entzun
Aldaketa hau behin behinekoa da, izan ere 2008an abiadura handia Valladolidera iristen denean, Irun-Madril trena berriro ere Valladolidetik barrena joango da; hori baita, Renferen ustez bide egokia. 2008tik aurrera tren horrek Irundik Valladolidera ko bidea abidadura ertainean egingo du, eta Valladolidetik aurrera abiadura handian.

Gipuzkoatik ezezik, Arabatik, Bizkaitik eta Nafarroatik, Espainiako hiriburura dauden Renfeko trenek ere izango dituzte aldaketak. Araban esaterako, Maiatzaren erdialdetik aurrera Gasteiz-Madril bidea ez dute Valladolitetik barrena egingo. Gasteiz-Altsasu-Iruñea-Madril izango da bidea, eta 25 minutu gutxiago beharko ditu trenak Espainiako hiriburura iristeko.

Data berean izango dira aldaketa guztiak. Hori dela eta, datorren maiatzaren erdialdetik aurrera Bilbotik Madrilera joateko Talgo mota aldatuko du Renfek, eta Talgo 3ren ordez Talgo 4 jarriko dute. Bidaiariek horrela, 25 minutu aurreztuko dituzte, Bilbotik Madrilera bitartean.

Nafarroari dagokionean, 2004ko urtarrilean jarri zituzten martxan Altaria motako trenak Iruñetik Madrilera joateko. Bidaiaren iraupena ordubete eta 40 minututan laburtu zuten. Egunean bi zerbitzurekin hasi ziren orduan, gaur egun hiru dauzkate eta maiatzaren erdialdetik aurrera beste bat izango dute, laugarrena. Laugarren zerbitzu horrek Irundik Madrilerako bidea egingo du Valladolideko bidea utzita. Hego Euskal Herrian nafarrak dira urrutira joateko, portzentualki, RENFE gehien erabiltzen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.