Maider Etxebarria Geologian doktorea da Sortu alderdi politiko berriaren idazkari nagusia, eta kargu horretan egongo da alderdiak I. Biltzarra egin artean behintzat. Hark deituko du kongresu eratzailea bere garaian.
Sortuk gaur aurkeztu du dokumentazioa Espainiako Gobernuko Barne Ministerioan: estatutuak, alderdiaren eratze akta eta notaritzako idatzia.
Urtarrilaren 31n eratu zuten Sortu, Donostian, eta Etxebarriarekin batera, Karmele Agirregabiria, Xabier Artola eta Raquel Jausoro dira batzorde iraunkorreko beste kideak. Dena dela, alderdiak Bilbon du egoitza ofiziala.
Gaur, Barne Ministeriotik atera direnean, Etxebarriak berak erakutsi du hedabideen aurrean izen-emateko eskaera orria.
Estatutuek 24 orrialde dauzkate. Atalak: sarrera, eranskinak eta bost kapitulu -oinarri ideologikoak, afiliatuen eskubideak eta egitekoak, barruko organuak, ekonomia eta ondasuna, eta alderdiaren desegitea-.
Iñigo Iruin abokatuak astelehenean azaldu zituen estatutuen atal nagusiak, Bilbon egindako ekitaldian.
Sortu-ren erregistroa
Maider Etxebarria da Sortuko idazkari nagusia
Karmele Agirregabiria, Xabier Artola eta Raquel Jausoro dira batzorde iraunkorreko beste kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu