Bihar aterako da kartzelatik Maite Aranalde (Ibarra, Gipuzkoa) euskal presoa, 12.000 euroko bermea ordaindu ostean. Atzo, Aranalde Espainiaratu egin zuen Frantziak. Montpellierren atxilotu zuten (Okzitania, Frantzia), 2005ean, beste bi ustezko etakiderekin batera. Orduan sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zigorra bete zuen Aranaldek. Atzo, Frantziak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen. Epaileak bermepean aske geratzeko erabakia hartu du.
Bihar Ibarran harrera egingo diote.
Joseba Artola euskal presoa ospitaleratu dute
Leongo (Espainia) espetxe batean egon da Joseba Artola euskal presoan baina aste honetan Burgosera (Epainia) lekualdatu dute. Han "bakartu eta zigor ziega batean sartu" dutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Bere ziegan leihoak oso altu zeudenez, bertatik begiratzeko mahai batera igo zen. Bertatik erori eta harturiko kolpearen ondorioz konorterik gabe gelditu zen. Esnatu zenean laguntza eske aritu zen baina espetxezainek ez zuten ezer entzun isolatuta dutelako", adierazi du AAMk. Erorketaren ondorioz, orno bat hautsi du Artolak.
politika
Maite Aranalde aske utziko dute 12.000 euroko bermepean
Ibarrako euskal presoa bihar irtengo da espetxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu