EUSKARA

'Maite ditugulako' dokumentala aurkeztu dute

Iruñeko Golem Yamagutxi zinemetan estreinatu dute, 30 bat lagunen aurrean. Euskaraz ikasteko zailtasunak kritikatu dituzte, eta legean aldaketa bat eskatu dute.

Berria.info
2012ko urriaren 12a
16:33
Entzun

Gaur goizean aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala Iruñean, Golem Yamagutxi zineman. 30 pertsona inguruk ikusi dute estreinua; tartean, dokumentalean parte hartu duten bi gurasok.

Argi Rus eta Lurdes Mendibil gurasoek hartu dute hitza emanaldiaren amaieran. Esan dute haiek eta haien seme-alabak "bigarren mailako hiritar" sentitzen direla, euskaraz ikasi ahal izateko dituzten zailtasunengatik. Hortaz, haien hizkuntza eskubideak bermatzeko legea aldatzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.