Frantxua Maitia ez da izan gaur Donostiako konferentzian, eta haren ordez Frederique Espagnac senatari biarnesago izan da. Espagnac Francois Hollanderen gertukotzat jotzen dute, Pepe Aizpurua Euskal Irratietako erredaktore buruak Berriketan.info sare sozialean azaldu duenez. Hollandek PSko primarioak irabazi berri ditu, eta bera izango da datorren urtean Nicolas Sarkozyrekin presidentetzarako lehiatuko dena.
Kotte Ezenarro Hendaiako auzapez ohiak ere parte hartu du konferentzian, eta gaur esan duenez parte-hartzaileen artean Pierre Joxe egotea Frantziako Gobernuaren keinua da. Gainera UMPko ordezkariak daudela azpimarratu du. Ezenarrok gaineratu duenez ondo ikusiko luke berak Frantziako Gobernuak presoak hurbiltzea eta gatazkaren konponketan parte hartzea.