Joan Paulo II.ak ezin zuela eta, Robert Urland gotzainak irakurri behar izan du hitzaldiko zati handi bat. Hala ere, azken parrafora heltzean, Aita Santuak ekin dio berriro ere hitzaldia irakurtzeari, ezinean ibili bada ere.
Aita Santua gertutik jarraitzen duten kazetariek azken asteotan zabaldu dutenez, azken denboran okerrera egin du Joan Paulo II.aren osasunak.
Erlijioa
Makal zegoela eta, hitzaldia eten behar izan du Aita Santuak Bratislavan
Eslovakiara heldu berri zela eta, Bratislava hiriburuko aireportuan egin behar zuen hitzaldia ezin izan du amaitu Joan Paulo II.a Aita Santuak. Ahul eta makal agertu da: lurrean zain zeuden agintariek hogei minutu itxaroten egon behar izan dute Joan Paulo II.a jaitsi arte, eta, horren ostean, eslovakiarrak agurtzeko hitzaldia egiten hasi denean, arnas arazoak medio jarraitu ezinean geratu da. Aita Santuak gaur agertu duen itxurak haren osasun egoeraren inguruko kezka piztu du berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu