Maletatxo susmagarri batengatik hiru kale itxita eduki dituzte Zarautzen

Saltoki baten aurrean zegoen utzita, Santa Marina kalean. Ertzaintzako artezilariek aztertu dute maletatxoa, eta ez dute lehergailu arrastorik topatu.

2008ko ekainaren 12a
13:37
Entzun
Zarauzko (Gipuzkoa) alde zaharrean hiru kale itxita egon dira goizeko lehen orduan: Santa Marina kalea, Ipar kalea eta Patxiku kalea. Izan ere, 07;30ak inguruan, herritar batek edo batzuek -Ertzaintzak ez du datu zehatzik eman- maletatxo susmagarri bat topatu dute kaleen arteko bidegurutzean dagoen Eroskiren saltokiaren aurrean.

Hori jakin bezain laster, Ertzaintzakkaleak itxi ditu Udaltzaingoaren laguntzarekin. Ertzaintzako artezilariak etorri zain egon dira, maletatxoa ikertu eta barruan lehergailurik ba ote zeukan jakiteko. Artezilariak iritsi dira, maleta eraman dute, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, ez dute inolako lehergailurik topatu barruan.

Informazio gehiago Urola-Kostako Hitza-n.

Goizeko 08:40rako berriz ere kalea normaltasunera itzuli da. Bizilagunen artean, ez da egon beste konturik kaleak ireki dituztenean. Aurreko ezkaratzean bizi den emakume batek zehaztu duenez, kantoian dagon etxea konpontzeko lanak egiten ari diren aldamioaren azpian zegoen maletatxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.