Epaileak kartzelatu egin du Mallabian (Bizkaia) hilda azaldu zen gizonaren hilketarekin zerikusia izatea egotzita aste honetan atxilotu duten emakumea. Gizonaren gorpua hilaren 9an agertu zen, Osma auzoan. Ertzaintzak emandako datuen arabera, labanarekin egindako zauri ugari zituen gorputzean.Ondoan zegoen biktimaren autoa. Hasiera batean lapurreta ahalegin batekin lotu zuten.
Ertzaintzak ikerketa hasi zuen gertatutakoa argitu ahal izateko. Aste hauetan kasuari buruzko frogak biltzen aritu da gorpua agertu zen inguruan. Hala, asteartean Sestaoko (Bizkaia) 46 urteko andre bat atxilotu zuten, ustez hilketarekin zerikusia izateagatik. Bi egunez atxilo egon ostean, atzo igaro zen epailearen aurrean, eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ustez gizona hiltzeko erabili zuen labana non bota zuen esan zion. Urpekari talde bat bat Sestaoko Benedikta dartsenara bertaratu zen, eta han labana bat aurkitu zuen. Orain, aztertu egin beharko dute.
Mallabiko hilketagatik atxilotutako emakumea kartzelatu egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu