Mallorcatik Mediterraneo erdira bidean da 'Aita Mari', erreskate lanak egiteko
MALLORCA.Aita Mari itsasontziak atzo goizean utzi zuen atzean Mallorca, Mediterraneo erdira bidean. Zortzigarren erreskate misioa du, eta ostegunean edo ostiralean iritsiko da Malta eta Libia arteko uretara. Adierazi dutenaren arabera, hilabete inguru emango dute han. Hamahiru lagunek osatzen dute eskifaia. Afrikatik ihesi datozenei Europara iristen laguntzea dute xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu