"Kazetaritza eta komunikabideak, hori da gure errebeldia, gure aldarrikapena eta lau haizeetara zabaldu nahi duguna". Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak esan zituen hitzok 2014ko maiatzaren 29an Donostiako San Telmo museoan, euskarazko egunkaria abiatzear zen aldaketen berri emateko ekitaldian.
Webgunea berritzearekin batera, edukiak eta paperezko edizioa bestela janzten hasi zen BERRIA orain urtebete. Eguneroko azala izan da diseinu berriaren adierazgarri. Urtebetean eginiko azal esanguratsuenak ikusgai daude galeria honetan.