'Manada' taldeko bostak aske uztea aztergai

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Sanferminetako talde bortxaketan errudun jotako bost gizonak behin-behinean —epaia irmoa izan arte— aske uzteko eskatu zuten defentsek iragan astean. Horren inguruan erabaki bat hartzeko, epaimahaiak bista baterako deia egin du. Hilaren 18an eginen dute saioa, eta, berri agentzien arabera, magistratuek egun berean eginen dute zirt edo zart.

Bestalde, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igandean Lasarte-Orian (Gipuzkoa), genero indarkeria egotzita, bikotekidea eskaileretan behera botatzeagatik. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Lasarten, erasoa salatzeko. Donostian ere iragan astekoa gaitzetsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.