Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Maneirok garrantzitsutzat jo du UPDk talde propioa izatea
Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidearen iritzian, gobernu berriari «kontraboterea» egiteko garrantzitsua izango da Espainiako Diputatuen Kongresuan UPDk talde propioa izatea. Gizarte politiketan murrizketa gehiago ez egoteko borroka egingo dutela esan du. Horretarako, Kongresuan «Rosa Diez batzuk» egongo diren itxaropena agertu du Maneirok, Gasteizen, Fernando Garcia hautagaiarekin batera egindako agerraldian. Igandeko hauteskundeetan «ezusteko handiak» gertatuko direla uste du. UPD «alderdikraziaren» alternatiba dela nabarmendu du. ETAren amaiera «garaile eta garaituekin» gerta dadin lan egingo dutela ere azpimarratu du Maneirok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu