Manfiestazio handia ari dira prestatzen Egipton biharko trantsizioa azkartzearen alde

2011ko irailaren 29a
08:31
Entzun

Egiptoko hainbat ekintzailek ostiralean Kontseilu Militarraren aurka manifestatzera deitzen ari dira, eta Tahrir plazan jende olde handia espero dute. Tahrir plaza Hosni Mubarak presidentearen aurkako protesten ikur izan zen, baina orain Larrialdi legea bertan behera utzi eta eskubide zibilak indarrean jartzeko eskatzeko bilduko dira egiptoarrak.

Militarrek hartu zuten Mubaraken lekukoa, baina herritarrek trantsizioa azkartzeko eskatzen dute. Larrialdi legea bertan behera geratu zen Mubarak erori ostean, baina orain dela aste batzuk indarrean jarri zuten berriro Kairo Israelgo enbaxada erasotu zutela aitzakia hartuz. AEBek lege hori bertan behera uztera deitu ditu militarrak.

Biharkoa izango da Mubarakek agintea utzi zuenetik mobilizaziorako lehen deialdi handia, baina azaroaren 28ko hauteskundeak aurrean, mobilizazioak handitzea espero da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.