Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa

Manifestazio nazionala deitu du Kontseiluak larunbaterako

Gaur eguerdiko ordubatean eskaini du Kontseiluak prentsaurrekoa goizaldean egin den polizia operazioaren gaineko balorazioa egin eta datozen egunetan egingo diren mobilizazioen berri emateko. Iñaki Lasa Kontseiluko kideak adierazi duenez, "euskalgintzari babesa eskatzeko garaia da hau, baldintza hauetan ez baitago lan egiterik, eta horri aurre egiteko politikoei, erakundeei eta eragile sozialei erantzun estrategiko bateratu bat emateko deia egiten diegu". Datorren larunbatean 'Bai Euskarari. Gora Euskal Herria Euskalduna' lelopean manifestazioa irtengo da arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antigua auzotik. Halaber, bestelako ekimenak ere izango dira datozen egunetan.

2003ko urriaren 16a
17:09
Entzun
Iñaki Lasa eta Xabier Mendiguren Kontseiluko kideek polizia operazioa salatu dute eta euren elkartasun adierazi die euskalgintzako eragile guztien izenean atxilotuei eta euren senideei. Lasak "babesa" eskatu die politiko, erakunde eta eragile sozialei "euskararen normalizazioaren bidean aurrera egiteko, "euskalgintzak berak bakarrik ezin duelako, babesgabe dagoelako".

Kontseiluko kidearen esanetan, memento hau ez da "ezintasunaren mementoa", baizik eta euskalgintzari babesa eskaintzeko garaia da. "Baldintza hauetan ez dago lan egiterik, eta konpromiso tinko bat behar da hizkuntzaren normalizazioa eramango bada", nabarmendu du. Konpromiso hori kalera ateratzeko eta indarrak biltzeko hainbat mobilizazioa deitu ditu Kontseiluak 'Bai euskarari. Gora Euskal Herri euskalduna' lelopean.

Mobilizazioak

Bihar, hilak 17, arratsaldeko 20:00etan, kontzentrazioak Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean, 'Bai euskarari. Gora Euskal Herri euskalduna' lelopean.

Larunbata, hilak 18, arratsaldeko 17:00etan, manifestazioa abiatuko da Donostiako Antigua auzotik, 'Bai euskarari. Gora Euskal Herri euskalduna' lelopean. 'Egunkaria'-ren itxiera salatzeko joan den otsailaren 22an Donostian egin zen manifestazioa Euskal Herrian inoiz egin den handienetakoa izan zen.

Asteazkena, hilak 22, arratsaldeko 17:30ean, 'Ateak zabalik' ekimena egingo da Martin Ugalde Kultur Parkean, eta gizarteari bertara etortzeko deia egiten zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.