manifestazioa

Manifestazioa deitu du ezker abertzaleak ostiralerako, Bilbon

‘Geurea erabakia, autodeterminazioa’ lelo hartuta, ostiralean, 12:00etan, irtengo da ezker abertzaleak antolatu duen manifestazioa Bilboko Moyua enparantzatik. Bilboko Udaletxe atarian amaituko da. Bilboko Aste Nagusiaren ildora udaletxean ospatuko den banderen igoerarekin bat egingo du kale agerraldi horrek.

2004ko abuztuaren 17a
17:39
Entzun
Eguerdiko 12:00etan irtengo da Moyua enparantzatik ezker abertzaleak ostiralerako deitu duen manifestaldia. Ibilbideak Bilboko udaletxe atarian izango du amaiera. Manifestaldia herri galdeketaren aldekoa da, Geurea erabakia, autodeterminazioa izango da bere leloa.

Bilboko udaletxearen parean bukatuko da manifestaldia. Une horretan, banderen igoera ospatuko da udaletxean eta horren harira, “ikurrina bakarrik ateratzeko” eskatu dio ezker abertzaleak Iñaki Azkunari, Bilboko alkateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.