Gatazka gainditzeko prozesuari "bultzada" ematea da manifestazioa horren helburua, prentsaurrekoan esan dutenez, Euskal Herriak "garai historikoa" bizi duelako."Aukeraz beteriko egoera batean" aurkitzen garela gaineratu dute, eta konponbiderako "klabe" nagusitzat "autodeterminazioa eta lurraldetasuna" jo dituzte.
Gatazkaren konponbiderako alderdi guztien beharra azpimarratu dute, eta EAJ, EA, IU, Aralar eta PSOEren aportazioa eskatu dute "apartheid" egoera gainditzeko.
Manifestazioa datorren ostiralean egingo da Bilbon eguerdiko 12:00etan. Alameda de Rekalde kaletik irtengo da, eta Udaletxe aurrean emango zaio amaiera.
Manifestazioaren deia egin dutenen artean daude Tasio Erkizia Herri Batasunako mahai nazionaleko kide ohia, eta Arantza Zulueta abokatua.
Politika
Manifestazioa deitu dute Bilbon 'Orain herria, orain bakea' lelopean
Ezkertiar eta abertzale gisa definitu diren hainbat lagunek manifestazioa deialdia egin dute datorren ostiralerako, Bilbon. 'Orain herria, orain bakea' lelopean egingo dute manifestazioa. 20 bat lagunek egin dute deialdia "pertsonalki", eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta EAEko Auzitegi Gorenak manifestazioa ez debekatzea espero dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu