Manifestazioa eginen du EHEk abenduaren 16an Iruñean

edurne elizondo
2006ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Ofizialtasuna, Euskal Herri osoan. Hori da Euskal Herrian Euskaraz taldearen helburua, eta, horren alde, manifestazioa eginen du abenduaren 16an, Iruñean. Autobus geltokitik abiatuko da elkarretaratzea, arratsaldeko 17:30ean.

Eguna ez dute kasualitatez hautatu EHEko kideek. Izan ere, abenduaren 15ean hogei urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. «Lege horrek, Euskal Herrian dauden gainontzeko legeen gisara, ez du bermatzen Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko aukera», azpimarratu du EHEko ordezkari Nestor Estebanek.

Ideia horrekin bat egiten du EHEk elkarretaratzerako aukeratu duen leloak: Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!.

EHEren aburuz, aldaketarako garaia da oraingoa. «Une honetan, indarrean dagoen errealitate juridikoa gainditzeko eztabaida da nagusi Euskal Herrian. Zapalketa linguistikoa gainditzeko urratsa egitea ezinbestekoa da; euskararen ofizialtasuna lurralde osoan gauzatzeko garaia da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.