Bihar zortzirako, datorren iganderako, deitu du manifestazioa Batasunak: 17:30etan abiatuko da Donostiako Bulebarretik, eta Euskal Herriak autodeterminazioa izango du lelo.
"Herri honetan zabaldu den aukera politikoari bultzada emateko, prozesu politikoa indartzeko eta egun prozesu hori garatzeko dauden korapilo guztiak askaten laguntzeko" antolatu dute ekimena Pernando Barrena mahaikideak agertu duenez. "Gure ustez herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da; hau ez da eliteek aurrera eraman beharreko prozeus politiko bat, ez da alderdi politikoetako zuzendaritzei bakarrik dagokien lan bat", erantsi du. Hain justu, herritarren parte-hartzea sustatzea litzateke manifestazioaren helburuetako bat.
Manifestazioa aurkezteaz gain, egungo giro politikoari buruzko iritzia eman du Barrenak. Hala, PSOE alderdien mahaiaren eraketa atzeratzen ari dela salatu du, besteak beste, Batasuna legez kanpo egonaraziz. Hain justu, ilegalizazioak euskal herritar askoren eskubide zibil eta politikoak urratzen dituela nabarmendu du, eta urraketa horiek indarrean direla ez dagoela prozesuan aurrera egiterik iritzi dio. Une honetan prozesuak aurrera egin dezan neurriak hartzea PSOEri eta Espainiako Gobernuari dagokiela erantsi du Barrenak.
Politika
Manifestazioa egingo du Batasunak hilaren 13an, "prozesu politikoa indartzeko"
=i Euskal Herriak autodeterminazioa=i lelo hartuta manifestazioa egingo du Batasunak, hilaren 13an, Donostian. Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak agertu duenez, herritarren parte-hartzearen bidez gatazka konpontzeko prozesuari bultzada ematea da ekitaldi horren helburua. PSOE alderdien mahaiaren eratzea atzeratzen ari dela kritikatu du Barrenak, baina, hala ere. "aukera politiko bat zabalik" dagoela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu