Altsasuko auzia

Manifestazioa egingo dute Bilbon Altsasuko gazteen alde

Gazteen gurasoek egindako deiari erantzunez, Billboko zenbait eragilek mobilizazioa antolatu dute martxoaren 23rako, 20:00etan, Moyua plazatik abiatuta.

'Altsasuko auzian' terrorismo delituak leporatzen dizkieten gazteen aldeko elkarretaratzea, Bilbon, joan den abuztuaren 21ean. ARITZ LOIOLA, FOKU
gotzon hermosilla
2018ko ekainaren 1a
17:38
Entzun

Agerraldian, Ibon Altuna abokatuak azaldu ditu auzi honetan agertu diren "irregulartasun eta giza eskubideen urraketa ugariak": taberna batean gertaturiko liskarra "delitu terroristatzat" kalifikatu izana, "salbuespenezko neurria" izan beharko lukeen behin-behineko espetxeratzea ezartzea, Guardia Zibilarekin lotura estua duen epailearen errekusazioa ez onartzea, defentsak aurkeztutako hainbat froga atzera bota izana eta abar.

Gurasoen izenean, Koldo Arnanzek hartu du hitza. Eskerrak eman dizkie Bilboko eragileei "eskainitako elkartasun eta babesagatik", eta aurreratu du saiatuko direla gurasoen ordezkaritza bat Bilboko manifestaziora bidaltzen, eta iragarri du epaiketa hasi baino bi egun lehenago, apirilaren 14an, beste manifestazio bat antolatuko dutela Iruñean.

Bilboko manifestazioaren antolatzaileek nabarmendu dute Altsasuko gazteak eta haien gurasoak ez daudela "bakarrik": "Auzi honetan, gazte batzuen etorkizuna ez ezik, gizarte demokratikoaren oinarriak ere badaude jokoan".

Euskal abertzaleen iruditerian aski erroturiko metafora da elkarrekin Maltzagaraino joatea. Telesforo Monzonen sen poetikoari zor zaio esamoldea. Hark esaten zuen abertzaleek, xede eta helmuga desberdinak izanagatik ere, gai izan behar zutela batzen zituzten helburuak lortu arteko bidea elkarrekin egiteko —Maltzagaraino joateko—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.