Euskal presoen inguruko sarearen aurkako polizia operazio zabala egin zuen iaz Guardia Zibilak. Operazio horretan, hamasei lagun atxilotu eta euskal presoen aldeko manifestazioan bildutako dirua eraman egin zuten, "ETAri laguntzeko" zela argudiatuta.
Horiek hala, eta susmoak saiheste aldera, bost pertsona izendatu zituen Sare plataformak diruaren kargu egiteko, tartean, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia. Hain zuzen ere, Riosek berak jakinarazi du banketxean dela jada manifestazioan bildutako dirua.
Hemos procedido a depositar en el banco las bolsas selladas de la cuestación de @sare_herritarra#tutelapic.twitter.com/eLs3U3DgDH
— Paul Ríos (@Paulrios) January 11, 2016